Yvonne Choquet-Bruhat

Yvonne Choquet-Bruhat (frantsesa: [ivɔn ʃɔkɛ bʁy.a]. Lille, 1923ko abenduaren 29a) matematikari eta fisikari frantsesa da. Ekarpen semantikoak egin dizkio Einsteinen erlatibitatearen teoria orokorraren ikasketari: Einsteinen ekuazioak hasierako balioaren problema moduan adierazi daitezkeela erakutsi zuen, zeina, termino matematikoetan, "ondo planteatutako" (well-posed) problema den. 2015. urtean, Classical and Quantum Gravity aldizkariak bere artikulua goraipatu zuen, eta erlatibitate orokorraren ehundaka urteetan egin den sakontze lanean lortu diren garrantzizko hamahiru emaitzetako bat zela esan zuen. Frantziako Zientzia Akademian (Frantsesez: Académie des sciences) hautatu zuten lehen emakumea izan zen eta Légion d'honneureko Ofizial Nagusia da.


Developed by StudentB